Adrian Perez

  1. hamarkadan, MOGOLLON taldearekin, Adrian Perezek (1960, Donostia) bere bataio musikala eduki zuen. Talde honen sortzaileetako bat izan zen eta beste hainbat garaiko taldeekin batera, DONOSTI SOUND zigilua osatu zuten.

Hainbat talderekin kolaborazioetan ibili ondoren, 1993n “MAL DE OJO” euskal errunba lantzen zuen garaiko proiektu probokatzailea sortu zuen. Bertan, kantari, konpositore eta gitarrista gisa ibili zen eta 12 urtetan zazpi disko argitaratu zituen. Euskal Herriko plazetatik dezente ibili ostean, proiektua agortuta zegoela iruditu zitzaion.

Bitartean, ixtorio pertsonalagoetan ere murgildua zen, HARAGI GORDINA taldean, zeinarekin, bi urtez, Euskal Herriko zirkuitotik emanaldiak eskaintzen ibili baitzen. Talde honekin “kale usainak” izeneko lana argitaratu zuen 2001 ean

Musika kontsumitzeko moduetan aldaketa sakona jasatzen ari zelakoan, zuzenekoak alboratu zituen.

Hala ere, hainbat urte pasa ondoren, bere iloba den Unai Pelayoren eta BALIO DUTE kolektiboaren laguntzarekin, beste proposamen pertsonal eta sotila dakarkigu, floritura eta presiorik gabeko zortzi kanturen bilduma: Lasai ederrean

Diskografia

Kontaktua

Telefonoa: +34 626 857 068

Emaila: pelax@baliodute.eus