Pelax: Disko berria kalean!

  • by

Bueltan dira Pelaxtarrak. Lau urteren ostean, Esan gabe doa lan berria aurkeztu dute, Balio Dute zigiluaren eskutik. Hainbat hilabetez CD eta biniloak eskuz esku ibili ostean, gaurtik aurrera plataforma digitaletan dago eskuragarri. Lehen aldia da taldeak Spotify plataforman jartzen duela bere diskografia.

2019an rock progresiboko bi disko kaleratu zituen laukoteak ABDE izenarekin kaleratua. 20 minutu inguruko lau kantek osatzen zuten disko bikoitza, hau ere zuzenean grabatua. Lan eskerga honen ostean, eta pandemia tarteko, taldekideak bestelako proiektuetan murgildu ziren: Burrundaria, Argazki bat Behelainoan, Adrian Perez, Nakar, Paperezko Mila Eguzki, Neu Troia…

Edonola, ez dira geldirik egon, eta disko berria konposatzeari ekin zioten iaz. Udan grabatu zuten Berako Atala estudioan (Nafarroa), Iñigo Irazokiren gidaritzapean, modu analogikoan. Hau da, inolako ordenagailurik gabe, eta editatu behar gabe. Soinu berezia lortzen du honela laukoteak, inolako artifiziorik gabea.

Zortzi kantek osatzen dute Esan Gabe Doa lan berria, eta denak taldeak eginak dira, 6 izeneko kanta izan ezik, Mal de Ojo taldearen bertsio bat baita. Diskoa CD eta biniloan eskuratu daiteke baliodute.eus webgunean. Taldeak aurreratu duenez, laster hasiko dute aurkezpen bira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude