2014ean Gartxot Unsain Letonak eta Beñat Antxustegi Goikoetxetak Zaldibin sortutako taldea da eta 2016an Eneko Sierra Lataillade batu zitzaien. Hasiera batean mundu mailako hit-ak euskaratzen hasi eta bertsio adina kontzertu eskaini zituzten Euskal Herriko zenbait txokotan. 2016 urteaz geroztik euren kantuak sortu eta grabatzeari ekin zioten, beti ere, hasierako goxotasun eta harmoniaren lanketari helduz.
Emaitza “Lo zena” izeneko lehen diskoa da, 2020 urtean Alberto Lizarraldek produzitutako 10 abestiko bilduma eta 2021 urtean kaleratu dena.