Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa
emozional zintzo bat egin nahi izan du Gartxotek disko honetan, kantautore gisa,
lehen aldiz bere izena daraman 11 kantuko soinu-unibertsoa eraikiz.
Musika egiteko modu biluziago, zintzoago eta pertsonalago baterako
hautua garbia izan da eta emaitza tonu oso intimoa duen lan bat da.