Gu
Kultura eta Artea nahasten duen herrian bizi gara. Eta ikuskizunik gabeko arterik kontenplatzen ez
duen herrian. Sorkuntza, erabat merkantilizatuta geratzen ari zaigu: etekinen araberako eszena bat ari
da sortzen. Eta bizirauten duenak, bere gogo eta indarrei esker baino ez du irauten.
Eta badago eszena. Eta badago sorkuntza. Edo inoiz baino gehiago edo beti bezain beste. Talde
mordoa, proposamen berriak, estilo anitzak eta arriskua nonahi.
Lan nekeza du sortzaileak bere obra argitaratzeko orduan. Ekonomikoki eta ekoizpen ikuspegitik lan
eskerga da disko bat kaleratzea, konposizioa eta entseguak alde batera utzita: estudioa eta kopiak non
egin, non saldu, nola finantzatu, nola komunikatu…
Ez du zentzurik lan bat argitaratzen den bakoitzean zerotik abiatzea. Horregatik batzen gara. Batzea
esfortzuak errazteko eta batzea ikusgarritasuna errazteko. Gure pasioa dena duintasun handiagoz
eraman ahal izateko aurrera.
Zigilua aitzakia bat da. Elkarrekin geundenak elkarrekin egoteko. Balio dugulako baino, nahi dugulako.