BD07 //

LO ZENA

Bi zaldi // 2021

2016 eta 2021 artean sortu, grabatu, landu eta nahastu dira “Lo zena” osatzen duten kantuak. Hego-ameriketara egindako bidaia batean idatzitako hitzek 30 urte inguruko gazte baten ardura existentzialak azalaratzen dituzte, iragana eta etorkizunaren kntzeptuak, hutsunearen sentsatzioa, tristura zein alaitasunaren gailurrak…

Diskoaren soinua BeƱat Antxustegik, Juanan Rosek eta Alberto Lizarraldek landu dute eta azala eta diskoaren diseinuan Eneko Etxebeste eta Makoki aritu dira.

Kolaborazioei dagokienez, azken urteotan bidelagun izan diren Maite Arroitajauregi “Mursego, Jon Arzelus, Garazi Esnaola, Sorkunde Idigoras, Joshka Natke, Adrian Serna, Angel Unzu, Ane Antxustegi, Esti Beraza, Maddi Gerriko, Lide Hernando, Tristan Mourguy eta Itzal Urangak eman diote kolorea diskoari, bakoitzak bere talaiatik eta kantuei dimentsio berezi bat emanez.