“Egin Albora” 2022ko urtarrilean Donostian grabatutako abesti bilduma da. Ordura arte izandako ideia zein hausnarketa partekatu eta ukigarri bihurtzeko asmoz kaleratutako lana da. Abestietan, feminismoa eta emakumearen ikuspuntua abiapuntu dira, egunerokotasunean gertatzen direnak naturaltasunez jorratzen dituztelarik. Soinu melodikoen eta punk ukituen nahasketen bitartez, irudi gordin eta, era berean, atsegin bat azaleratzen da.
Amagoia Aiestaran: baxua eta ahotsa
Anabel Toral: gitarra eta ahotsak
Maialen Aiestaran: bateria eta ahotsak
Grabaketa: BeƱat Antxustegi
Diskoko ilustrazioak: Arantxa Alustiza
Argazkiak: Nerea Saldias