BD15 //

Muare

Muare // 2023

“Muare” da izen bereko taldearen lehen diskoa. Bertan biltzen da azken bi urteetan sintetizagailu, erritmo kutxa, “looper” eta ahotsekin egin duten sorkuntza eta bilaketa prozesua. Zaila da zerbaiten emaitza bezala ikustea, ikaskuntza prozesu bat izan baita, esperimentazioan oinarritua, gune erosotik ateratzeko apostu argi batekin. Helburua bidea bera izan da, beraz, bilduma hau bideko puntu bat besterik ez dela esan daiteke. Kantu hauek eta Muareren musikak eraldatzen jarraituko dute. 

Diskoan entzuten dena atmosfera elektronikoan bildutako pop-folk melodikoa dela esan daiteke. Egunerokotasuneko hausnarketa eta emozioei lekua egiten diete abestiek, intimitatetik eta babesetik interpretatuak eta modu abstraktuan kontatuak. Abesti guztiak Muarek egin ditu, Bals-eko hitzak eta The rip izan ezik. 

Disko hau 2023ko maiatzaren eta azaroaren artean grabatu dute haien Intxaurrondoko entsegu lokalean. Ahotsak Ebñat estudioan grabatu dituzte Beñat Antxustegirekin eta Joseba Salbideren (Koban) laguntza izan dute perkusioen ekoizpenean. Nahasketekin Ozen estudioan ibili dira Jurgi Taboadarekin, eskertzekoa bere pazientzia eta prestutasuna. Masterra Doctor Master-en, Estanis Elorzarekin. Diseinua, argazkiak, estilismoa eta eskulturak Izaro Ieregi artistak egin ditu mimo eta originaltasun handiz. Makillajea eta ile-apainketa Hiart Oleak.

Eli Beraza Sorarrain: ahotsa, sintetizadoreak eta teklatua
Maddi Gerriko Fariñas: ahotsa, looperra eta erritmo kutxa
 
Ahotsen grabaketa: Beñat Antxustegi – Ebñat estudioa
Nahasketak: Jurgi Taboada – Ozen estudioa
Masterizazioa: Estanis Elorza – Doctor Master
Diseinua, argazkia eta eskulturak: Izaro Ieregi
Makillajea eta ile-apainketa: Hiart Olea