Rakel Arenaza Acedo da(Donostia, 1991) RAITX. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak konposatzen ditu, bere kantuetan letrak eta ahotsak protagonista bihurtuz. Sintetizagailuetan Esti Berazarekin (Koban) eta gitarretan Xalba Ramirezekin (Koban, Physis versus Nomos) batera taularatzen hasi da 2019an, erritmo kutxa batekin lagunduta, soinu analogiko zein elektronikoak nahastuz.
Taldearen lehen lanak “Abereek erantzungo balute” (autoekoiztua, 2020), sei pieza batzen ditu, bakardadearen, elkar zaintzaren eta nork bere lekua topatzearen gaineko istorio bat kontatuz. 2019an Kutxa Kultur Musika beka irabazi zuen.
Sinteak: Esti Beraza
Gitarrak: Xalba Ramirez
Kantak, letrak eta ahotsak: Rakel Arenaza
Production: RAITX & Joseba Salbide OMOWO
Recording:Eñaut Gaztañaga, Gaztainestudioak
Mastering: Dr Master
Design: Xabier Muñoz
Argazkiak: ARRIGURI
Laguntzailea: kutxakultur