Nakarren lehen diskoa da “Lore ta laban”. Bertan jaso dituzte haien lehen abestiak, 2022ko azaro inguruan lehen aldiz elkartu zirenetik 2023ko udan grabatu zituzten arte egindakoak. Presazko diskoa da, beraz, talde batek denbora une laburrean egin dezakeena nonbaiten gordetzeko ahalegina, bere norabidearen bila dabilen talde batena, produktuak sortu baino bere bazter-nahaste-prozesuak erakutsi nahi dituen taldearena.
Haien entsegu lokalean grabatu dute diskoa, ahotsak salbu, Haritz Leterekin grabatu zituztelako haren Lera estudioan. Nahasketak egiteko eskarmentu handiko bi musikarekin aritu dira, Miren Narbaiza eta Joseba Baleztenarekin, Duranako Gakobeltz Hit Faktorian. Diskoa Oihan Lizasok masterizatu du Noisestudioan. Abesti guztiak Nakarrek egin ditu, eta letren arduradun izan dira taldeko Xalba eta Jone. Azken honek ahotsak jarri ditu, eta lehenak ahotsez gain programazioak egin, sanplerrak bilatu, sintetizadorek jo ditu, hala nola gitarra diskoari izenburua ematen dion abestian. Jokinek sanpler eta sintetizadoreak jo ditu eta Andonik, abestiaren arabera, gitarra edo baxuak. Gainera, Joseba Salbidek (Koban) laguntzatxoa eman die hiru abestitan programazioak apur bat txukuntzen. Mikel Ruiz Pejenautek (Kinakokoda) diskoaren diseinuak egin ditu, hala nola taldearen logoak. Abesti hauek zuzenean entzungarri izatea Jon Iriarteren lana da, baina hori beste kontu bat da.
Jone Laspiur: ahotsa
Xalba Ramirez: programazioak, sanplerrak, sintetizadoreak, ahotsak, gitarra
Jokin Azpiazu: sanplerra, sintetizadoreak
Andoni Olaetxea: baxua eta gitarra
Ahotsen grabaketa: Haritz Lete – Lera estudioa
Nahasketak: Miren Narbaiza eta Joseba Baleztena – Gakobeltz hit faktoria
Masterizazioa: Oihan Lizaso – Noisestudio
Diseinua: Mikel Ruiz Pejenaute – Kinakokoda