BDLP23 // BD23

Ahaldatu

Mihise // 2025

Aldaketa da konstantea den gauza bakarra. Ideia hori hartu du Mihisek disko honetako kantuak lotuko dituen hari gisara. Hori eta gizakiok aldaketarako daukagun ahalmena. Hortik dator Ahaldatu.

Era guztietako aldaketak daude: kontzientziaz hartutako erabakiak, eman arte asko landu beharrekoak, kolpean datozen pozak edo arazoak, ezintasunez betetako helburuen bilaketak… Horiek guztiak daude presente bigarren disko honetan eta hitzez zein musikaz entzuleak paisaia zabal eta lasaietatik, une estu eta latzenetarainoko bidaia bat irudikatzea bilatzen dute. Aldaketa ahalmen horretan oinarritzen den joera optimista batek gidatutako sentipenen artean.

Lehenengo diskotik bigarrenerako 5 urteetan taldekideek bizi izan dituzten bizipenen bilduma bat bezala, dauden lekura heltzeko ahalmena izan dutela ospatzeko diskoa da.


Disko hau 2025eko udaberrian grabatu eta nahasi da Berako Atala estudioan Iñigo Irazokiren babesean.

Masterizazioa Cadizko Kadifornia estudioan egin du Mario G. Albernik.


Beñat Urteaga – Baxua, sintetizadorea eta ahotsa.

Antton Aranburu – Kitarra, sintetizadorea eta ahotsa.

Mikel Olasagasti – Bateria.

Alejo Orbegozo (Ke lepo) – Sintetizadoreetan laguntza Dena eman, Galduta zaude eta Norbera kantuetan.

Peru Galbete – Ahotsa Egizu negar kantuan.

Markel eta Manex Olasagasti – Ahotsak Senda-bidea kantuan.