Argazki batek momentu jakin bat eternitatean gorde ahal dezakeen bezala, kantu batek hala egin dezake, modu zintzoago batean agian, oroitzapenak denboraren poderioz aldatzen dihoazelako, bisita bakoitzean oroitzapenaren alde batek edo besteak indarra hartzen baitu.
Gitarra eta ahotsa nagusi dira Xabier Badiolaren (Eibar, 2000) bigarren disko honetan ere; inoiz barnean txoriak kantuan izan zituen zuhaitza gitarra bilakatu da, zuhaitza da orain leihoko txorien kantari. Zabal-zabalik leihoak hots berriei ere: Jone Laspiurren (Donostia, 1995) ahotsak eta Eñaut Zubizarretaren (Aretxabaleta, 1992) txeloak haien aztarna utzi dute diskoan, Xabi Agirreren (Mungia, 1983) esku eta belarriak ekoizpen lanetan, haren Abadetxe estudioa bakarleku.
Histen ditu koloreak denborak, zuhaitzak gitarra bilakatu, ahotsak oihartzun eta memoria huts. Egun gutxi batzuetan Mungian gertatutako bibrazioak biltzen ditu disko honek, 10 piezatan banatuta, kontu eta maitasun handiz lerrotuta; denbora gelditzeko ez, baina agian geldotzeko alferrikako asmoa jarraiki.
Xabier Badiola: Gitarra eta ahotsa
Jone Laspiur: Ahotsa
Eñaut Zubizarreta: Txeloa
Xabier Agirre: Ekoizpena