Mihiseren sorkuntza data zehatza jartzea ez da erraza. Aurretik Hotzikara taldean zebiltzan kideek estiloari buelta bat eman nahi izan zioten eta hasiera batean musika instrumentala egiteko helburuarekin hasi ziren lanean.
Estiloa aldatzeko esplorazio horretan, soinua ere aldatzeko asmotan sintetizadoreekin jolasean hasi ziren eta pasarte batzuetan kantuak ahotsa eskatzen zuela onartu.
Horrela, kantu sorta bat garatu zuten eta istorio bat kontatzen zuen lehenengo lana prestatu, Kronik@. Bertan kolpe emozional bat jasotzeagatik egin beharreko ibilbidea kontatzen/kantatzen/jorratzen da, zulotik irten eta aurrera begira hasi arte.
Disko hau 2019ko abenduan grabatu zen Berako Atala estudioan, Iñigo Irazokirekin eta 2020ko ekainean kaleratu, hau da pandemia betean, eta nola edo hala kontzertu sorta polit bat emateko aukera izan zuen taldeak.
Lehenengo diskotik bigarrenerako tartean gurasotasunak, lan aldaketak, ikasketa prozesuetan murgiltzea, bikote harreman berriak… eman dira eta horregatik bigarren diskoaren gai nagusia aldaketa da. Aldaketa eta horretarako Ahalmena, hortik diskoaren “Ahaldatu” izena
Disko hau, lehenengoa bezalaxe, gai baten inguruko kontakizuna da zeinetan kantu guztien loturak istorio bat kontatzen duen lehenengo kantutik azkenerako bidaia batean. 2025eko apirilean grabatu zen eta iraila-urrian ikusi zuen argia.