Muare

Maddi Gerriko Fariñas eta Eli Beraza Sorarrain musikariek osatzen dute Muare. Koban taldean egin zuten topo duela zenbait urte eta zerbait pertsonalagoa sortu nahian hasi ziren beste proiektu baten ideiarekin. Pandemia garaian hartu zuten talde berri bat osatzeko erabakia. 

Ordutik, kantu berrien sorkuntzan eta soinuaren bilaketan aritu dira, sintetizagailu, erritmo kutxa, looper eta antzekoekin saltxeatuz. Esan daiteke “folk eta pop elektronikoa” dela emaitza, beste hainbat genero musikalen ikutuekin. Atmosfera elektroniko batean oinarritzen da, eta ahots eta melodiek toki handia hartzen dute.

Kantuak, egunerokotasunean eta bizitzako etapa desberdinetan sortutako hausnarketetatik datoz, modu intimo eta abstraktuan kontatuak. 

Debuta Balio Dute kolektiboak antolatutako Kutixik jaiadian izan zen, 2022ko azaroan. 

Kideak

ELI BERAZA SORARRAIN

Ahotsa, moog, nord eta teklatua

Maddi Gerriko Fariñas

Ahotsa, looperra, erritmo kutxa

Diskografia

bideoak

Kontaktua

Telefonoa: +34 685 722 328

Emaila: muaretaldea@gmail.com