Nakar musika taldea Donostian jaio zen 2022aren amaieran eta Andoni Olaetxeak, Jokin Azpiazuk, Jone Laspiurrek eta Xalba Ramirezek osatzen dute. Taldekideok Pelax, Koban, OLOR edo Phsysis Vs Nomos bezalako proiektuetan egina dute lehenago ere haien ekarpena eta, oraindik ere, kasu askotan talde horiekin partekatzen dituzte haien musikari lanak. Proiektuaren musika postpunketik abiatzen da nagusiki, baina elektronika, hyperpop eta bestelako estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalak darabiltzate, baxuak, gitarrak eta ahotsak. Bizitza lore eta laban dela jakin arren, epelkeriaren kontra daude.