BDLP20 – BD20 // Pelax – Koberrak (2025)
Koberrak, azalean igurtzia, hotzean aterpe. Lagunak entzuten dira norbere ahotsean, nire modura ikusteko dudan ingurua. Lagunak behar dira joateko urrutira, bakoitzak bere buruarekin ditu mila eztabaida baina nire tristura, orain ere zurea bada, eta gure zauriak eta orbanak azal bakarrean daramatzagu. Beltzak dira egunak, irudiari men egiten zaion garaiotan, itxi begiak eta entzun, jungo al gera astiro? Ez gara bihotz erratu eta bakartiak oraindik, elkar gaitezen gauza polittak esatera, ausentziak eta karentziak ez leporatzera. Abestu lagunekin eta haien abestiak igande gauez eta ilargi beteari, elkar maitatzea ez baita nahikoa. // Aiert Ordoñez Adarraga
Pelaxen ibilbidean egindako lagunei eskainitako diskoa da hau.
Zuzeneko toma hauek 2024ko udazkenean grabatuak izan dira Labennen.
Gitarrak, ahotsak eta ekoizpena: Unai Pelayo
Laguntza:
Beñat Antxustegi (1), (4) eta (7)
Elena Ramirez (3), (5) eta (6)
Telmo Trenor (2)
Uxia Elizalde (7)
Nahasketak: Iñigo Irazoki
Masterizazioa: Estanis Elorza
Azaleko argazkia: Iñigo Ozaeta
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.