Poemak, ahotsa eta irudiak: Jose Mari Zendoia Sainz
Musika eta grabaketa: Unai Pelayo
Nahasketak: Andoni Olaetxea
Masterizazioa: Jonan Ordorika
Ezusteko bidaiariak
10,00€
https://zendoia.bandcamp.com/album/ezusteko-bidaiariak
Ezusteko bidaiariak diskoa Unai Pelayoren ekimenez sortutako proiektua da. Lehenago ere Unai eta biok poesia emaldi musikatuak eskainitakoak ginen hainbat aldiz, Donostiako Egia auzoan zein UPV/EHUko Gipuzkoako liburutegi nagusian.
2020ko pandemiaren okerrenean egindako emanaldi horietako baten ostean, Unaik poesia errezitatua grabatzeko aukera aipatu zidan, eta biziki ideia interesgarria iruditu zitzaidan. Egiako Tolareko garaje batean egon ginen hilabete batzuez testu hauen irakurraldia prestatzen, doinuak eta soinuak aukeratzen, probak sortzen eta askotan baztertzenā¦ beti ere Unairen sen musikalaren argipean.
Maila pertsonalean, aldez aurretik inoiz egin gabeko lana nuen honelakoa, nahiz eta umetatik pianoa maila afizionatuan jo. Asko ikasi dut, eta maiz txundituta bizi izan dut esperientzia osoa, nire ahotsa eta hari atxikitako akordeek sortutako giroan. Zuek ere gaudituko duzuelakoan kaleratu dugu diskoa.
Jose Mari Zendoia Sainz, Donostian, 2021eko irailean
Formatua | CD |
---|
Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.