Zarautz eta Oriotik datorren taldea da Ginger, eta Giranice, Mor More, Managaitz eta Pottors ta Klitto bezalako taldeetatik datozen lau lagunek osatzen dute. Urte batzuk bilatzen zutenaren izaera eta forma ongi definitu ezinik baina elkarrekin jolasean eta elkar gehiago ezagutuz pasa zituzten, lokalean abestiak egiten eta desegiten, 2022. urtean lehen diska homonimoa atera zuten arte. Horren ondoren, azken urte eta erdian landutako kantuekin “Narras” izeneko bigarren EP-a aurkeztu dute. Azken lan honetako abestietan rock eta punk doinuak, ahots melodiko eta zorrotzak, eta gutaz eta guztiaz hitz egiten duten letrak topa daitezke. Narrasean, baina beti dantzan.