BD13 //

Narras

Ginger // 2023

Azken urte eta erdian landutako kantuekin “Narras” izeneko bigarren EP-a aurkeztu du Gingerrek. Azken lan honetako abestietan rock eta punk doinuak, ahots melodiko eta zorrotzak, eta gutaz eta guztiaz hitz egiten duten letrak topa daitezke. Narrasean, baina beti dantzan.

Diskoaren diseinua Jone Loizagarena da eta El tigre estudioseko Xabi Eguíak grabatu, nahastu eta masterizatu du. “Thélxis I” eta “Thélxis II” abestietan Aitor Garcia de Vicuñak sintetizadoreak grabatu ditu, “Zulobegiak” kantaren letra Maddi Gallastegirena da eta “Keroseno begitten” abestia Lizar Begoñaren “Mundú” poeman oinarrituta dago.

Andrea Lopetegi: Baxua eta ahotsa
Nerea Altxu: Gitarra eta ahotsa
Imanol Arruti: Bateria
Jone Azkoaga: Gitarra eta ahotsa

Grabaketa, nahasketa, masterra: Xabi Eguía – El tigre estudios
Diseinua: Jone Loizaga